XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxe Albistur 1930-garren urtean il zan, irurogei urtedun, eta bere seme Joakiñengan izan zuen etxe-lantegiak eta organu-jotzeak jarraipena, ogeitamazazpi urtetan.

Joakin Albistur Bereau, erriko semea, 1897-an jaioa, Arantzako txokolategintzari azkena eman ziona bezela arestian aipatu degu.

Sei senide ziran, gure eskulangillea lau gizasemetatik zaarrena zelarik.

Bere aitaren ondoan ikasi zitun langintzakiko xoko-ezkutu guziak, eta musika irakasle berriz Wenceslao Alzuri, bere aitaren aurreko organu-jolea izan zuen.

Joakin Albisturen eguneko txokolategintzan lan-etekiña, urte askotan zear zeregiñak berak erakutsia zan.

Jakiñeko nasketa oni zegokiona ain zuzen: Amaika kilo terdi kakau, emozortzi terdi azukre, bost terdi iriñ, kilo erdi urra eta irureun gramo kanela.

Gozokigille onek kakaua Donostitik zekarren, Lizasoain eta Migel Zubiri izeneko gauregun ezkutatuek bidalia.

Eta kakauaz ari geralarik, Pedro Zubizarretaren Contrabando en San Sebastian, idazlana aipatuko dut, Boletin de Estudios Historicos sobre San Sebastian N 7 1973.